XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Harpeetan ere ba zituzten bizilekuak, batez ere Solacuevan, Obenkunen, Txarratun, Santimamiñen, Sagastigorrin, El Bortalen, Goikolaun, Urion eta Harixtoin.

Bai eta lur gainean ere, han hemen sakabanatuak, bizileku asko baratze edo harrespilek hala adierazten daukute, bereziki Askonobi mendiko Elortan, Iratin, Okaben, Lindusen, Atalostin, Zahon, Baiguran, Iuskadin, Hartzamendin, Ezurretan, Mailarretan, Goizamendin, Ibainetan, Gorostiarrian, Mandalen, Pittarre-n, Leraten, Oiartzungo mendietan, Elazmunon, Olegin, Aranon, Unamunon, Etzelan, Oentzunen, Altxistan, Adarran, Erezan, Betaion, etab.

Bizikera.- Nekazaritza toki zelai eta biguinetan hedatua zen, nahiz eta abelzaintzaren mendean gehientsu.

Galaleek eta eihera harriek, Cortesen, La Hoyan eta Urreatxen aurkituek, hala derakuskigute; bai eta Etxauriko eta La Hoyako golde muturrek eta igitaiek ere.

Bestalde, mairubaratzeek edo harrespilek eta berauen lekuek eta egoerek abeltzaintza oso hedatua zegoela erakusten daukute, bai eta abeltzainak maiz larre aldaketan eta ibilaldi luzeetan zebiltzala ere.

Ba ziren beste bizibide batzuk ere: ehuleak, ontzigileak, meatzariak, olagizonak etab.

Tresnagintza. - Zurezko apatz eta lurrezko eltze eta txaliak Cortesen, Salbatierrabiden, Kurutzemendin, Harixtoin, etab., ba dira garai hartako bizilekuetan.

Burdinazko tresnak ere agertzen dira, batez ere labanak, ezpata adardunak,(...).